Mulikirola

Aurre Kirola - Jolashezi

Zer da JOLASHEZI?

Eskola Kirolean 6-8 urte bitarteko haurren garapen motor/kognitibo/afektibo eta sozialaren oinarriak eraikitzeko programa da.

Zer aurkituko duzu programa honetan?

ASTEARTETAN 16.45-17.45 saio bat: 6-8 urte bitarteko ikasleen garapen osorako ezinbestekoak diren jarduerak txertatuz (Jokoak, jolasak, gorputz-adierazpena…).

Hiruhileko bakoitzean familien topaketa bat: Jardueran parte hartzen duten ikasleek eta haien familiek ikastetxean hainbat jolas eta jarduera garatuko dituzte larunbat edo igande goiz batean. Jolasak, familia osatzen duten kideen harremana sendotzea eta ikastetxeko harremanak hobetzea du helburu.

Zeintzuk dira programaren ardatz nagusiak?

  • Konfiantzaren pedagogia: pertsonari bere hezkuntza ibilbidean bere buruarengan,
    besteengan eta inguruarengan konfiantza izan dezan laguntzea da.
  • Balio hezkuntza: desiragarriak diren idealak, gizarte edo kultura batean denen
    onespena jasotzen dutenak eta portaera zehatz bat bultzatzen dutenak.
  • Hezkidetza: pertsona guztiak gizarte generoaren arabera hierarkizaturik ez dauden
    balio, portaera, arau, espektatiba sistema baten barnean, berdin prestatzea da.
  • Garapena prozesua errespetatuz: Mugimendu sinpleetatik, antolatu gabeetatik,
    abilezi motor antolatu eta konplexuetara.
  • Euskal kulturaren transmisioa: Gizartearen jokamoldeak erakustean datza.

 

LH1 eta LH2: Astearteetan 16.30 a 17.45 (hasi 16:45tan) | 18€ hilabetean 3 hiruhilekoak kobratuko dira.

Informazio gehiagorako: Joserra Díaz  655 04 69 01

LH3, LH4, LH5 ETA LH6

Zer da KIROL ANITZA?

Ikasleek eskola ordutegiz kanpo baina eskolaren ardurapean helburu hezitzaileekin burutzen dituzten jarduera fisiko eta kirolen multzoa da, kirol hastapena helburutzat duena.

Zer aurkituko duzu programa honetan?

LH 3. eta 4. MAILA:

- ASTEARTE eta OSTEGUNETAN 16.45-17.45 saioak.

- LARUNBAT goizero partidua.

LH 5. eta 6. MAILA:

- ASTEARTETAN 17.45-18.45 eta OSTEGUNETAN 16.45-17.45 saioak.

- LARUNBAT goizero partidua.

Eskola kirolean kirol hastapena lantzen da. Lehen etapa honetan, joko eta kirolen aniztasuna bermatzen saiatzen gara, haurrari etorkizunean kirol modalitate batean edo gehiagotan jarduteko aukera eskainiz. Kirol espezializazio goiztiarra ekidin eta haurraren heziketa integrala bermatuz, gure helburua Eskola Kirola amaitutakoan gustukoen duen eta hoberen dagokion kirol jarduera aukeratu eta praktikatzen jarraitzeko gai izatea da. Eskola Kirola jarduera hezigarria da, gozagarria eta giro euskaldun batean burutuko dena.

Zeintzuk dira helburuak?

 Eskola kirolaren helburu nagusiak hezitzea eta jolas egitea dira.

- Kirol praktikaren bidez ikaskuntza eta kirola uztartu nahi ditugu.

- Kirola eginez gure ikasleek beraien gorputza hobeto ezagutuko dute.

- Beraien autoestimua hobetuko dute.

- Osasunez bizitzen ikasiko dute.

- Zenbait balore eta jarrera (kiroltasuna, giza harremanak...) sustatuko dituzte.

18€ hilabetean 3 hiruhilekoak kobratuko dira.

 Informazio gehiagorako: Joserra Díaz  655 04 69 01 

eskolakirola@aieteikastetxea.com