Judoa
Aurkezten dizuegun ekintza Judo da. Kirol honen bitartez ikasleen garapen osoa lantzen da. Ikasleak errespetuan oinarritutako baloreak barneratuko ditu jolasten duen bitartean. Honetaz gain, irabazi eta galtzen duenean izan behar duen jarrera kontrolatzen ikasiko du. Guzti hau Judoarekin lortu daiteke, izan ere, ez da soilik kirol bat; Judoa bere jatorritik hezkuntza eredu bat da, baloreak, errespetua eta elkarlana oinarritzat dituena.
Judoko saioak ikasleen adinera egokitzen diren ariketa eta jolasen bitartez bideratuko dira, helburu nagusia haiek gustura etortzea delako eta ez txapeldun goiztiarrak heztea.
20 urte daramatzat judoan jarduten. Duela bi urte gerriko beltza lortu nuen. Duela 4 urtetik eskola kiroleko hezitzaile bezela lanean nabil eta duela urte batetik ona judoan ere aritu naiz klaseak ematen klub eta ikastetxe ezberdinetan.
Klaseak ostiral eguerditan izango dira, bi taldetan banatuta:
13:30 – 14:15 4 urtetatik 7 urtetarako ikasleak.
14:15 – 15:00 8 urtetatik 12 urtetarako ikasleak.
Klase hauetaz gain, adin tarte bakoitzarekin ekintza ezberdinak burutzen dira ikasturte osoan zehar.
Hileroko kuota 16 eurokoa da.
Edozein kontsulta egiteko nerekin kontaktuan jarri zaitezkete 650 357 529 telefonoan edo andomich91@gmail.com emailaren bitartez.