Haurrak beti jolasean
Haurren artean eskolaz kanpo euskararen erabilera sustatzeko aisialdiko jarduera da, ikastetxeetan egiten dena, bazkaldu ondoren edo eskola amaitzean arratsaldean.
- Haurrak 10-12ko lagunen taldetan antolatzen dira eta jolas, joko, abesti, antzerki eta jarduera ludikoak egiten dituzte euskaraz.
- Helburua da haien artean euskaraz hitz egiteko ohitura sustatzea eskolaz kanpo eta horreterako jarduera ludikoak ezin egokiagoak.
- Ikastetxean bertan egiten da, bazkaldu ondoren edo arratsaldeko eskolako saioa amaitutakoan.
- Donostiako Euskara Zerbitzuak 1994-1995 ikasturtez geroztik eskaini die programa hau ikastetxeei eta urtero 20 bat ikastetxetako 1000 ikasle inguru ibili dira.