Europar Batasunak estatu ezberdinetako ikasle eta irakasleen arteko elkarlana bultzatzeko plataforma digital seguru bat jarri zuen martxan duela urte batzuk, eta 2013-2014 ikasturtean Euskal Herriko 5 eskola publiko izan dira lehenengo aldiz plataforma honen bitartez euskara hutsean burutu den lehenengo proiektuaren bultzatzaile.
Aiete ikastetxea (Donostia), Hegoaldeko Orokieta (Zarautz), Zaldupe (Ondarru) eta Iparraldeko Uhanderea (Getaria) eta Jean Verdun (Hazparne) Herri Eskoletako ikasle eta irakasleak elkarlanean aritu dira 5 hilabetez teknologia berriek ematen duten aukera erabiliz eta “Gure Herria Ezagutzen” izenburuko proiektuan.
Proiektu honen helburuak norberaren herria eta kultura ondarea ezagutu eta baliosteaz gain, Euskal Herriko herrialde ezberdinetako umeen arteko harremanak sustatzea eta teknologia berrien bitarteko komunikazio ekintzetan euskara erabiltzeari bidea irekitzea izan dira.
Azken bost hilabeteetako lanaren ondoren, denen artean sortutako Done Jakue Bideak Euskal Herrian mapa digitala publikatzeko eta ikaskide digital izan direnak aurrez aurre ezagutzeko, 200 bat ikasle elkartuko dira Zarautzen maiatzaren 30ean.