Halloween 2014
Kaixo denoi:
Joan den ostiralean, 2014ko urriaren 31ean, Aiete Ikastetxeko neska-mutilek mozorrotuta etorri dira Halloween ospatzeko.
Sagarraren lehiaketan ere parte hartu dute eta Txan Magoarekin antzezpenenekin gozatu dute !!!
HEMEN dituzu argazkiak ikusteko.
HEMEN ikus dezakezu bideoa (Vimeo)
Eskerrik asko irakasleei: Mari Asun batez ere, bere lan guztiengatik, gurasoei: Thecla , Alison, Mario, Carmen, Krista eta langile guztioei arratsalde on bat eskeintzeko.
Agur bero bat,
Susana.
—–
Urte honetan Ikastetxeko seigarren Halloween festa ospatu dugu. Festa hau ez da haurrak mozorrotzeko erabiltzen den festa soil bat, eskolan ikasten duten hizkuntza baten kultura eta
anglo-sajoniar ohitura bat ikasteko erabiltzen den festa bat baizik. Eguraldia lagun izan genuen eta zaharrenek “apple bobbing” jolasa izan zuten, Carmen ( Eneko L.-ren ama), Mari Asun (ingeleseko irakaslea) eta beste irakasle batzuen eskutik.
Bitartean, txikiek beraien festa berezia izan zuten “Meg and Mog” ipuia Alisonek (Urko eta Iñakiren amak)kontatu baitzien. OndorenTechlarekin (Dylanen amarekin) “I’m a Skeleton” abestu zuten eta azkenik Kristarekin (Amaiaren amarekin) Edabe magikoa egin zuten, festa meriendatxo batekin bukatu zutelarik.
BAina sorpresa izugarri batekin amaitu zen Halloween festa eta Txan Mago ezaguna agertu zen ikastetxean bere magiarekin denak harrituta utzi zituelarik.
Eskerrik asko parte hartu zenuten 4 amei, irakasleei eta Enararen gurasoei (Mario eta Susana) ateratako argazki eta bideoengatik.
krista.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude