IMG_1731b
Urtero bezala, otsailaren 4ean, goizez 11:00etatik haurrera, Aiete ikastetxeko LHko ikasleek Santa Agedako abestiak eskeini dizkigute Etxadiko auzoan zehar.
Ezkerrik asko gure musikariari, trikitixa politak jotzeko eta gure arima alaitzeko!!
Disfrutatu Mario eta Susanak egindako argazki eta bideoaz.
HEMEN ikusi dezakezue BIDEOA.
HEMEN ikusi ditzakezue ARGAZKIAK.

SANTA AGEDA

Zorion, etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.

Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.

Alkate jauna legean gatoz

baimen eskean atera.

Kantu zaharrak galdu ez ditezen

lehenengo ohitura piztera.

guraso zaharrei legeak pozik

goaz danok kantatzera

Santa Agedak ekarri gaitu berorren etxe aurrera.

Mendi tontorrak elurrez zuri

atai aldean laiotza.

Etxe hontako nagusi jaunak,

urrezkoa du bihotza.

Santa Agedak kendu digu gaur

eskean hasteko lotsa,

dirurik ez bada berdin zaigu gizendutako bildotsa.

Zelai erdian loreak argi,

larros, krabelin eta lili.

Etxe hontako etxekoandreak

Ama Birjina dirudi.

Etxe hontako urdaiazpiko

asko, kakotik zintzilik,

ta lukainka gorriak ugari poltsa beteko guri.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude