Udaltzain bat (Raquel) ikastolara etorri da gure 5º eta 6º Aiete Ikastolako ikasleei bizikletaz nola gidatu behar den eta hainbat arau azaltzeko.
Udaltzaingoren eskutik errepideen inguruko eta zirkulaziorako oinarrizko kontzeptuak irakatsi dizkie, horretarako azalpenak eta praktika uztartuz.
Ikastolara bizikletaz etortzea era eroso eta kutsadura gabekoa da, ariketa fisikoak egiten ditugun batera.
Besteak beste, umeei errepidea, bidegorria, espaloia eta jolasgunea desberdintzeko irizpideak eman dizkiete: horietako espazio bakoitzak zein funtzio duen, eta bakoitzean nola jardun behar duten. Honela, zebrabideak nola zeharkatu behar dituzten, keinuek zer esan nahi duten, seinaleen formak bereizten… ere irakatsi die udaltzainak.
Eskerrik asko Raquel gure ikastolara etortzeagatik.
Hona HEMEN hainbat ARGAZKI ikusteko
Eta HEMEN BIDEOA.
Eskerrik asko Mariori argazkiak eta bideoa ateratzeko.
Ondo izan!!
Susana.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude