Guraso Elkartea

ZER DA IKASLEEN GURASO ELKARTEA?

Ikastetxeko ikasle eta gurasoen eskubideak babesten dituen elkartea da. Horretarako Gipuzkoako guraso elkarteen federazioaren eta BAIKARAren babesa eta aholkularitza jasotzen dugu.

 ELKARTEAREN FUNTZIONAMENDUA

Guraso elkarteak ikasleen heziketa osatzen laguntzeko jarduerak kudeatzen ditu, baita familia bakoitzaren antolamendua errazten duten zerbitzuak eskaini ere. Bazkide orok bere ideiak eta beharrak azal ditzake.

 Elkartearen antolakuntza hau da:

 * Batzorde orokorra: guraso guztiok osatua. urtean bi aldiz bildu ohi da.

* Zuzendaritza taldea: gurasoak ordezkatuz 4 ordezkarik osatzen dute (presidentea, idazkaria, diruzaina eta bozeramaile bat) .

* Lan batzordeak (partaide batek edo gehiagok osatuta): 

  • Haurtzaindegi batzordea.
  • Jai batzordea.
  • Eskolaz kanpoko jardueren batzordea.
  • Marketing, web orri eta komunikazio batzordea.
  • Gurasoen formakuntzarako batzordea.
  • Ingurugiro batzordea.
  • Jantoki batzordea.
  • Danborrada batzordea.
  • Elkarbizitza batzordea.
  • Patio batzordea.

 Lan batzorde hauek, zuzendaritza taldeaz aparte, guraso elkarteko partaide guztiei irekita daude. Bestalde, lan batzorde bakoitzak bozeramaile bat izateaz gain, partaide ugari izan ditzake.

 Gainera, zenbait batzorde denbora mugatu baterako izan ohi dira, adibidez, ikasturte amaierako festa antolatzen duena.

Zuzendaritza taldeko partaideak batzarrean aukeratuan izaten dira eta honako betebeharrak dituzte:

Zuzendaria: elkartearen ordezkaria da arlo juridikoan eta ez-juridikoan. zuzendaritza bilerak eta batzarrak deitu eta gidatzen ditu.

Zuzendariordea: zuzendaria ordezkatzen du gaixotasuna edo azaldu ezin duenean.

Idazkaria: liburu ofizialak zaintzea eta eta bilera eta batzarretako akta egiteaz arduratzen da.

Diruzaina: elkartearen finantziaketaz eta urteko aurrekontuaz arduratzen da.

Bozeramaileak: zuzendaritza taldeak emandako zereginak betetzeaz arduratzen dira.

Kargu bakoitza 2 urterako da eta boluntariorik ezean zozketa bidez aukeratuko dira.

 GURASO ELKARTEAREN FUNTZIOAK

Hauek dira Guraso elkartearen funtzio garrantzitsuenak:

 Goizeko gela

Guraso elkarteak goizeko eta arratsaldeko haurtzaindegia antolatzen du, baita eskaintzen diren bilera eta hitzaldi ezberdinetarako zaintzak ere.

Goizeko haurtzaindegiaren ordutegia  8:00etatik 9:00etara da.

Informazio gehiago web orrialdean. (www.aieteikastetxea.org)

 Kanpoko jarduerak

Guraso Elkarteko partaide diren ikastetxeko ikasleek soilik har dezakete parte eskolaz kanpoko jardueretan.

Guraso Elkarteak jasotze duen diru sarreren %20a Eusko Jaurlaritzaren beka jaso eta eskolaz kanpoko jardueraren bat egiten duten ikasleei eskaintzen die. Diru laguntza hau ikastetxearen bidez eskatzen da eta ikasturte amaieran jasotzen da.

Informazio guztia web orrialdean: 

Kanpoko jarduerak 

Gurasoen formakuntza

Elkarteak gurasoentzako formakuntza ezberdinak eskaintzea du helburu. Familiek formakuntza saio hauetan parte hartu ahal izan dezaten, haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen da.

Momentu honetan, PET (2 maila; hilabeteko asteazken batean) eta Mindfulness (hilabeteko astearte batean; 2 irteera izango ditu) trebakuntzak eskaintzen dira.

Gainera zorrien tratamendu egokirako txosten bat eskainiko da.

 Laguntzak eta bekak

Guraso Elkarteak jasotze duen diru sarreren %20a Eusko Jaurlaritzaren beka jaso eta eskolaz kanpoko jardueraren bat egiten duten ikasleei eskaintzen die. Diru laguntza hau ikastetxearen bidez eskatzen da eta ikasturte amaieran jasotzen da.

 Web orria eta Facebook

Ikastetxeak web orri bat du, Guraso elkarteak sortutakoa eta ikastetxearen partehartzearekin, www.aieteikastetxea.org. Bertan ikasleek ikasturtean zehar egiten dituzten jarduerak eta ikastetxeari buruzko informazioa ezagutarazten dira: berriak, tailerrak, irteerak, bisitak…

Facebook orria ere bada ikastetxean. Bertan informazio ezberdina elkarbanatu dezakezue.

 Jaiak eta ospakizunak

Guraso elkarteak ospakizun ezberdinak antolatzen ditu ikasturtean zehar:

– Gabonetako txokolatada.

– Ikasturte amaierako merendola eta eta jolasak.

– Eskolaz kanpoko jardueren erakusketak.

– Ikasturte amaierako ibilaldia.

– Ikastetxeko danborrada antolatzen hasiak gara.

– Ikasturteko argazkia.

– ….

 Mendi taldea

Eskolako Guraso elkarteak ekimen hau abian jarri du, gutxi gora behera hilean behin (eguraldiaren arabera) irteera bat antolatuz.

Irteera hauek denok disfrutatzeko izango dira. Ibilbideak ez dira 3-4 ordu baino gehiago luzatuko eta beti ere baldintzetara moldatzeko aukera egonik (parte hartzaile kopuruaren edo eguraldiaren arabera), mendia guztiok ezagutu eta disfrutatu dezagun.

 Patioa

Guraso elkarteak proposamen ezberdinak eman nahi ditu patioaren funtzionamendu eta espazioaren erabilera egokiagoa egiteko. Ikasturtean zehar, deialdi ezberdinak izango dira familien lankidetza eskatuz, abian jartzen diren ekimenen helburuak bete asmoz.

 Ingurugiroa

Batzorde honek ekologia eta gure inguruarekin loturiko gaiak landuko ditu. Gure ikastetxea ingurugiroarekin abegitsuagoa izan dadin irtenbideak bilatuko ditu, era berean ikasleak eredu jasangarri baten beharrean heziz. Hartuko den lehen neurria hiri-baratze bat eraikitzea izango da, denon artean (ikasleak, irakasleak eta familiak) kudeatuko dena. Guztion ezagutzak izango dira beraz baliotsuak. Iradokizunak eskertuko dira.

 Jangela

Guraso elkarteko ordezkari bat ikastetxeko jantoki arduradunarekin batzen da urtean behin jantokian sortzen diren gaiak landu ahal izateko.

 Danborrada

Pasadan ikasturte bukaeran sortutako batzorde danborrada den hiriko tradizioan parte hartzeko asmoa sustatzeko jaio zen. Ikastetxeko haurrak 2019/20 ikasturteko danborradan parte hartu ahal izatea espero da.

 Bizikidetza

Ikastetxeko bizikidetza kudeatzen duen organoa da. Ikastetxeko harremanak positiboak eta osasuntsuak izaten laguntzea du helburu. Estamentu ezberdinez eratzen da: Zuzendaritza taldeko ordezkaria, etapa bakoitzeko bi irakasle, ikaslegoaren hiru ordezkari (kurtso ezberdinetakoak) eta gurasoen ordezkariak.

 KUOTA

Guraso elkarteak batez ere familiek ordaintzen dituzten kuotak jasotzen dituelako ditu diru sarrerak. Bestalde, bai Udaletxeak zein Eusko Jaurlaritzak ere, ikasturtean zehar diru laguntzak ematen dizkiote, batez ere eskola kirolarentzako eta eskolaz kanpoko jarduerentzako.

Familiako, 50€/urtean ordaintzen da, 3 alditan (Urrian 20€, urtarrilean 15€ eta apirilean 15€).

Guraso elkarteko bazkideen helbideratze datuak ikastetxeko zuzendaritzak errazten ditu. Era berean, kontaktu datuak eskolaz kanpoko irakasleei ere ematen zaie, honekin irakasle hauen eta familien arteko harremana erraztu egiten delarik.

 Datuok partekatu nahi ez badira edo bestelako helbide batetan domiziliatu nahi badira kuotak, elkartera emaila bidali beharko da, hurrengo helbideetara: berriak@aieteikastetxea.org edo ampa@aieteikastetxea.org.

 Guraso elkarterik gabe ez lirateke zerbitzu hauek guztiak izango; gurasook mantendu behar ditugu elkarteak ikastetxeko ikasleentzako antolatzen dituzten ekintzak.

 Guraso Elkartearen partaide izateari utzi nahi/behar izanez gero, irailaren 30a baino lehenago ikastetxeko zuzendaritzan bajarako dokumentua uztea eskatzen dizuegu (ikastetxeko web orrian aurkituko duzue). Dokumentu horretan, kuotarik ordaindu nahi ez duzuela argi utzi beharko duzue. Email bidez ere komunikatu dezakezue zuen erabakia:

 Ikastetxea nahiko berria, polita eta osatua dugu eta ezaugarri berezi batzuk identifikatzen gaituzte: ikasle gutxi, talde txikiak eta adin ezberdinetakoak, guraso eta irakasleen arteko harreman hurbila… Ikastetxeak eskaintzen dituen abantailak aprobetxatzera eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

ETA AZKENIK, GUZTIAK ONGI FUNTZIONATZEKO ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU, JARDUERA TXIKIETARAKO BADA ERE. GURE SEME-ALABEN ONURARAKO IZANGO DA. ESKERRIK ASKO.

Harremanetarako web orrian email eta telefono guztiak. www.aieteikastetxea.org