IKASLEAK NORBERE IKASKETARI BURUZ DUEN EZAGUTZA SUSTATZEA.
Garrantzi handia ematen diogu ikaslea irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan inplikatzeari, ikaslea bera ikasketaren motore aktiboa izan dadin eta ikasten ikasteko gaitasuna izan dezan.
ANIZTASUNAREN TRATAERA
Ikasle bakoitzaren garapen erritmoa eta ezaugarri ezberdinak onartu eta errespetatzen ditugu. Honetarako programazio eta proposamen irekiak eta malguak eskaintzen ditugu eta ikasle bakoitzaren behar pertsonaletara egokitzen gara.
Kulturartekotasuna. Gure kultura eta hizkuntza oinarri bezala hartuta beste kultura eta hizkuntza desberdinetara irekiak gaude eta integrazio prozesua errazten dugu.
KOORDINAZIO METODOLOGIKOA
Ikaskuntza-irakaskuntza prozesu hau aurrera eramateko estrategi metodologikoen koordinazioa eta talde lana ezinbestekoa da. Irakasleen artean adostutako eta konpartitutako irizpide metodologikoak sendoak izango dira koherentzi pedagogiko bat lortzeko. Gure lan egiteko era elkar hizketa eta eztabaidan oinarritzen da.
Era berean, irakaslearen papera gidari, dinamizatzaile, motibatzaile ,entzule, behatzaile jarrera duena,bitarteko papera duena (familia-eskola) izango da.
EBALUAZIO HEZIGARRIA
Ebaluazioa ikas-irakas prozesuaren barneko alderdi bezala ikusten dugu eta ikasleen emaitzak ezagutzeko baliagarria izateaz gain, prozesua nola doan baloratzeko ere tresna garrantzitsua izango da, Prozesuaren momentu batean gelditu egin behar gara eta aztertu behar dugu noraino lortu dugun espero genuena. Sekuentzia didaktiko baten bukaeran, epe baten bukaeran… ikasleen hausnarketa bultzatu behar dugu. Askotan bukaerako ebaluazio hau kalifikazioan edo balorazioan zentratzen da.
Ebaluazio hezigarriaren ikuspegitik ez da hainbeste bukaera, geldiunea baizik. Tresna nagusiak auto eta ko-ebaluazioak izaten dira, beti ere egindako produktu, lanak, probak eta izandako ibilbide bera (prozesu osoa) kontuan izanda.
NOLA ERAMATEN DUGU AURRERA?
Ikaslea erdigunea izan dadin, 3 gurpil mugitzen dira modu koordinatuan: Komunitate osoaren partaidetza ezinbestekoa da ikasleen ikaskuntza prozesua ahalik eta eraginkorra eta esanguratsua izateko.
Ikasleen ezaugarriak, garapen maila, beharrak, adina, ikasteko moduak, interesak eta motibazioa…kontuan hartuko ditugu ikaskuntza aktiboa eta esanguratsua izan dadin.
HIZKUNTZA TRATAERA BATERATUA
Bi hizkuntza ofizialak eta atzerriko hizkuntza bat landuko dira, hau da, euskara, gaztelania eta ingelesa. Bakoitzak dituen berezitasun eta ezaugarriak dagokion hizkuntzarekin lotuko dira, komunak diren alderdiak era bateratuan tratatuko dira eta beste arlo batzuetako ikasketak egiteko tresna bezala ere erabiliko dira.
HAUSNARKETA ETA PENTSAMENDU KRITIKOA LEHENETSI.
Hausnarketa egiten duen ikasleak, ezagutza berriak dakizkin beste ezagutzekin erlazionatuko ditu eta pentsamendua ekintza bihurtuko du. Beraz, helburua ez da ikastea soilik, baizik eta ikasten duena egoera desberdinetan aplikatzen jakitea.
IKASKETEN TESTUINGURUAREN GARRANTZIA
Errealitatearekin lotura duten ikasketak esanguratsuagoak dira eta ikaslearengan iraunkorragoak. Beraz, garrantzi handia ematen diogu
Ikasleak bizi duten eguneroko errealitatearekin ikasketak lotura izatea, gertu duten inguruarekin lotzea (gizartea, natura, kultura…), ikasleen esperientzia ikasketa-irakaskuntza prozesuan txertatzea, inguruan ditugun familia eta profesionalen ikasteko aukerak erabiltzea…