Proiektuka lanean

Gizartea aldaketa bat eskatzen ari da Hezkuntza Sisteman. Orain arte erabilitako molde batzuk ez dute ondo enkajatzen gaur egungo gizartean, eta askotan aldaketaren beharra ikusten dugun arren aldaketa berak ere beldurra ematen digu.

Aiete ikastetxean hasieratik proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren alde egin dugu. Dagoeneko 10 urte baino gehiago igaro ditugu oinarritutako lanak egiten.

PBL (Project based learning) edo ABP(aprendizaje basado en proyectos) lan egiteko modua Konstruktibismoan oinarrituta dago, Vigotsky, Dewy eta Piageten teorietan, hain zuzen ere. 1918an unibertsitateko irakaslea zen William Killpatrickek, Deweyren filosofian oinarritua, proiektuetan oinarritutako metodologia publikoki azaldu zuen.

Kilpatrickek zera azaldu zuen: ikaskuntza eraginkorragoa da baldin eta benetako ESPERIENTZIETAN oinarritzen bada.

Edgard Dalek pedagogoaren ustetan “ikasketaren arrakasta, ikasleen parte-hartzean oinarritzen da.” Proiektuetan ikasleak eginez ikasten du, eta gure ikasleak esperientzia zuzenaren bitartez benetan ikastea nahi dugu.

Proiektuak Aiete Ikastetxeko funtzionamenduaren parte bat den arren 8 aspektu hauek ere Aiete Ikastetxeko marka dira:

NOLA ERAMATEN DUGU AURRERA?
Ikaslea erdigunea izan dadin, 3 gurpil mugitzen dira modu koordinatuan: Komunitate osoaren partaidetza ezinbestekoa da ikasleen ikaskuntza prozesua ahalik eta eraginkorra eta esanguratsua izateko.