EUSKARAREN EGUNA


Urtero bezala, Aiete ikastetxean Euskararen Eguna ospatu dugu. Eta oraingoan ere izan dugu familia eta gurasoen partaidetza, hala nola, Nur, Kima eta Lunaren aiton-amonak, Joseba eta Edurne, izan ditugu gurekin. Bai haur hezkuntzako ikasleei eta bai lehen hezkuntzakoei ipunak kontatu eta solasaldi goxo eta atsegin bat izan dute elkarrekin.
Era berean, Oihanen ama,Arantxa, Malenen ama, Maite,June eta Eñauten gurasoak, Arantxa eta Haritz, eta Hegoi eta Joaneren ama, Oihane, eskolako txikienengan sekulako arrakasta izan duen txontxongiloa eskeini digute.
Oihanek arratsaldean ere beste ipun kontaketa bat eskeini digularik.Egun honetarako gela bakoitzak Euskararen aldeko mezu edo lelo bat pentsatu dute eta, besteak beste, hauek izan dira aurten jasotakoak:

  • HH2: A, A, A, GORA GORA EUSKARA !

  • HH3: BAI EUSKARARI !

  • HH4: ZERTARAKO EUSKARA ? BIDEA ALAITZEKO.

  • HH5: EUSKARA HARTU GOGOKIN TA HITZ EGIN DENOKIN.

  • LH1-LH2: BAI, BAI, BAI EUSKARAZ ERE BAI!

  • LH3-LH4: ETXEAN ETA KALEAN EUSKARAZ JOLASEAN

  • IRAKASLE ETA KOLDO ATEZAINAK:

  • BIDEA EZ DA LEUNA
  • GUZTIONTZAT DA HORI EZAGUNA
  • EGIN EZAZU AHAL DUZUNA
  • EZ DA IZANGO ETA ALFERRA ZURE JARDUNA
  • EGUNERO IZAN DADILA EUSKARAREN EGUNA

Hauetaz baliatuz kutxak erabiliz dorre handi bat eraiki dugu, beti ere, hausnartuz egunero izan behar duela Euskararen Eguna.Honen ondoren, euskaraz ikasitako abestiak abestu ditugu eta denok elkarrekin primeran pasa dugu. Arratsaldez karaoke eta trikitixa ere izan ditugu. Primeran pasa dugu. Ikusi argazkiak eta bideoak
Como todos los años , hemos celebrado el día del Euskara en Aiete Ikastetxea. Y una vez más hemos contado con la colaboración y participación de las familias, abuel@s, madres/ padres. Además de contarnos cuentos en Euskara , este año como novedad un grupo de madres se ha animado y ha preparado un espectáculo estupendo con marionetas para los niñ@s de Infantil. Todos los grupos han pensado y preparado un mensajeo compromiso con el Euskara. El mensaje de cada grupo se ha colocado en una caja y con ellas hemos realizado una torre enorme y a continuación hemos cantado las canciones aprendidas. Con todo ello intentamos impulsar un poquito más la utilización del Euskera, sin olvidar que todos los días son Euskararen Eguna. Ver videos y fotografías

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude