Pozik jakinarazten dugu Aiete Ikastetxean Bizikidetza Behatokia sortu dugula. Espazio hau ikasle, familia, irakasle eta zuzendaritza taldeko ordezkariek osatzen dute, eta denon artean eskolako giroa hobetzeko eta sendotzeko lanean ari gara.
Jadanik bi saio izan ditugu eta oso aberagarriak izan dira.
Gainera, iradokizunen postontzia jarri dugu ikastetxeko sarreran, bai familien bai ikasleen eskura. Zuen ideiak, kezka eta proposamenak irakurri nahi ditugu elkarrekin aurrera egiteko.
Gure helburua ahots desberdinak entzutea, ideiak partekatzea eta eskolako ingurunea seguruagoa, inklusiboagoa eta harmonikoagoa izateko irtenbideak aurkitzea da.
Eskerrik asko Aiete Ikastetxeko familien laguntza eta konpromisoagatik.